miércoles, 20 de mayo de 2015

MARIA GOGORATZEN



Maiatzean gaude eta Maria gogoratu dugu gelan. Marrazki txapelketa bat egin dugu, loreak eskaini dizkiogu... eta hainbat gauza ikasi dugu Mariari buruz.

Hemen dituzue argazki batzuk:






miércoles, 25 de marzo de 2015

ASTE SANTUA

Aste Santua etortzear dago eta klasean hainbat gauza ikasi dugu aste garrantzitsu honi buruz. Irudi hau margotu dugu:


sábado, 28 de febrero de 2015

SAMARIAR ONA

Iruña Okako 4. mailako ikasleekin Samariar Onaren parabola txotxongiloekin antzeztu dugu.

Hona hemen gure bideoa:


Eta badakizue: "Zoaz eta egin zuk ere beste horrenbeste" (Lukas 10, 37).


miércoles, 28 de enero de 2015

BAKEAREN EGUNA

Urtarrilaren 30ean Indarkeriaren Eza eta Baskearen Nazioarteko Eskola-Eguna ospatuko dugu, eta klasean gogoratu dugu data garrantzitsu hau hainbat ekintza egiten: marrazkiak, eskulanak, kartelak...

Eskolan ere BAKEA nahi dugu!



jueves, 27 de noviembre de 2014

ABENDUALDIA PRESTATZEN

Abendualdia prestatzeko irakasleak proposatu digu egutegi bat egitea. Lau astetan banatuta dago eta aste bakoitzean lelo bat dago, Jesusen etorrerako prestatzeko.

Gaztelaniaz esaten den bezala, Adviento hitza bana dezakegu gogoratzeko zer egin behar dugun: Ad-vien-to... Hau da, "Haz bien todo". Saiatuko gara gauza guztian ondo egiten!!





viernes, 24 de octubre de 2014

DENENTZAKO ADINA OGI ETA ARRAIN (Mk 6, 30-44)

Iruña Okako 3. mailako neska-mutilek komiki hau prestatu digute:


Egun batean, Jesus mendialdean zegoen, jende askorekin batera.
Jesus esaten ari zitzaiena entzuten adi-adi zeuden denak, 
eta ohartu gabe, bazkaltzeko garaia iritsi zen.
 

Jesus galdetu zien adiskideei:
-Berandu da. Eman al diezakegu jateko zerbait lagun hauei guztiei?
Adiskideetako batek erantzun zion:
-Ez daukagu hainbeste lagunentzako jatekorik.
Jesusen beste adiskide batek esan zuen:
-Horko haur batek bost ogi eta bi arrain dauzka.

Haur hura hurbil zedila eskatu zuen Jesusek, 
eta bost ogiak eta bi arrainak ekar ziztala.
Eman zizkion haurrak ogiak eta arrainak, 
eta Jesusek bedeinkazioa esan zuen.

Ondoren, adiskideeieman zizkien, jende guztiaren artean bana zitzaten.
Eta gauza miragarri bat gertatu zen orduan: 
zenbat eta ogi eta arrain gehiago banatu, orduan ogi eta arrain 
gehiago zeuden. Asko jan zuten denek.
Eta hamabi saskikada ogi eta arrain gelditu ziren.




martes, 21 de octubre de 2014

FARAOIAREN AMETSAK (Hasiera 41, 1-57)

Bastidako 6. mailako ikasleek komiki bat egin dugu:




1 Faraoiak bi amets izan zituen eta oso kezkatuta zegoen.



2 Egiptoko jakintsuei deitu zien, baian inork ez zekien 
zer esan nahi zuten.




3 Morroi batek faraoiari kontatu zion Jose izeneko 
hebrear batek bazekiela ametsak interpretatzen.




4 Faraoiak Jose ekartzeko agindu zuen.




5 Faraoiak lehenengo ametsa kontatu zuen:




6  Ibai baten ondoan zazpi behi argalek zazpi behi lodi 
irensten zituzten.




7 Gero, bigarren ametsarekin jarraitu zuen:




8 Zazpi galbugu txikiek beste zazpi argal irensten zituzten.




9 Josek bazekien zer esan nahi zituen ametsak: 
Oparotasunezko zazpi urte pasata zazpi gose-urte 
izango zirela.




10 Joseren laguntzarekin lehenengo zazpi urteetan 
janaria gorde zuten gose-urteetarako.




11 Faraoia txundituta geratu zen eta Jose Egiptoko 
gobernadore izendatu zuen.


JON ETA CRISTINA