viernes, 24 de octubre de 2014

DENENTZAKO ADINA OGI ETA ARRAIN (Mk 6, 30-44)

Iruña Okako 3. mailako neska-mutilek komiki hau prestatu digute:


Egun batean, Jesus mendialdean zegoen, jende askorekin batera.
Jesus esaten ari zitzaiena entzuten adi-adi zeuden denak, 
eta ohartu gabe, bazkaltzeko garaia iritsi zen.
 

Jesus galdetu zien adiskideei:
-Berandu da. Eman al diezakegu jateko zerbait lagun hauei guztiei?
Adiskideetako batek erantzun zion:
-Ez daukagu hainbeste lagunentzako jatekorik.
Jesusen beste adiskide batek esan zuen:
-Horko haur batek bost ogi eta bi arrain dauzka.

Haur hura hurbil zedila eskatu zuen Jesusek, 
eta bost ogiak eta bi arrainak ekar ziztala.
Eman zizkion haurrak ogiak eta arrainak, 
eta Jesusek bedeinkazioa esan zuen.

Ondoren, adiskideeieman zizkien, jende guztiaren artean bana zitzaten.
Eta gauza miragarri bat gertatu zen orduan: 
zenbat eta ogi eta arrain gehiago banatu, orduan ogi eta arrain 
gehiago zeuden. Asko jan zuten denek.
Eta hamabi saskikada ogi eta arrain gelditu ziren.




martes, 21 de octubre de 2014

FARAOIAREN AMETSAK (Hasiera 41, 1-57)

Bastidako 6. mailako ikasleek komiki bat egin dugu:




1 Faraoiak bi amets izan zituen eta oso kezkatuta zegoen.



2 Egiptoko jakintsuei deitu zien, baian inork ez zekien 
zer esan nahi zuten.




3 Morroi batek faraoiari kontatu zion Jose izeneko 
hebrear batek bazekiela ametsak interpretatzen.




4 Faraoiak Jose ekartzeko agindu zuen.




5 Faraoiak lehenengo ametsa kontatu zuen:




6  Ibai baten ondoan zazpi behi argalek zazpi behi lodi 
irensten zituzten.




7 Gero, bigarren ametsarekin jarraitu zuen:




8 Zazpi galbugu txikiek beste zazpi argal irensten zituzten.




9 Josek bazekien zer esan nahi zituen ametsak: 
Oparotasunezko zazpi urte pasata zazpi gose-urte 
izango zirela.




10 Joseren laguntzarekin lehenengo zazpi urteetan 
janaria gorde zuten gose-urteetarako.




11 Faraoia txundituta geratu zen eta Jose Egiptoko 
gobernadore izendatu zuen.


JON ETA CRISTINA


viernes, 10 de octubre de 2014

DOMUND 2014

Hurrengo astean Domund da, urriaren 19an. Klasean gogoratuko dugu.

Informazioa nahi baduzu, jarraitu hurrengo linka:

http://www.domund.org/


Bastidan ikasi dugu misiolariei buruz...

miércoles, 8 de octubre de 2014

ARDI GALDUA

Iruña Okako Jose Miguel Barandiaran eskolako 2. mailako ikasleak egin dute bideo polit hau.

Bakoitzak ardi bat egin zuen eta gero argazkiekin lortu dugu bideoa.

Gure lehenego bideo da baina oso pozik gaude interneten denon eskura dagoelako.

Oso lan handia egin dugu, zuei gustatzea espero dugu!!!


UDAZKENA OSPATU DUGU

Pasa den astean Udazkena hasi zen, eta eskolan mural bat egin dugu planeta -Jainkoaren oparia- zaindu behar dugula gogorarazteko.


martes, 7 de octubre de 2014

1.GO SARRERA

Blog honen bidez gure lanak eta klasean egiten ditugun jarduerak elkarbanatu nahi ditugu.

Eskerrik asko jarraitzeagatik!

Poliki-poliki hasiko gara bloga betetzen.